Ilunabarra zeruertzean,

usain gozo bat airean.

Pinuz estalitako zerua,

gure gotorlekua.

Itsas haizeak leundutako

basamortuetan oinez;

denboraren joana neurtzeko

izarrak baino ez.

Ohartu gabe baina

oroimenak eraikitzen,

egunereko kaosa

une batez baztertzen.

Gauaren leuntasun hauskorra

kantu isilez babesten,

une hauetan ez da hain zaila

bizitza maitatzen.

Ohartu gabe baina

oroimenak eraikitzen,

egunereko kaosa

une batez baztertzen.

 

Egunsenti berria

iristear bada ere,

gau honetako ametsek

luze iraungo dute.

Gauaren leuntasun hauskorra

kantu isilez babesten.