EUS
Hainbat talde gipuzkoarretan parte hartu ondoren hasi zen Beñat Igerabide (Aduna, Gipuzkoa) kantuak bakarka konposatzen. 2009an, Musicians Institute-n (Hollywood, California, AEB) soinu ikasketak burutu zituen eta handik bueltan, hainbat urte pasatu zituen bere bakarkako proiektua lantzen, mimo handiarekin abestiak sortzen, eta jaioterrian bere grabaketa estudioa eraikitzen, Sonola Studio. Kantu mordoxka bat idatzi ostean bakarkako lehen lan horretan eta zuzenekoetan lagunduko zion taldea osatu zuen: Beñat Igerabide (gitarra eta ahotsa), Gus Gonzalez (bateria), Maria Soriazu (baxua) eta Gorka Urra (gitarra).
Grabatutako lehen hiru abestiko maketarekin Gaztea irratiko maketa lehiaketako finalera iritsi zen 2013an. Ondorengo urtean, Urrak eta Igerabidek Orbainak lehen lana ekoiztu eta grabatu zuten osorik Sonola-n. Lehen lan honek 2014ko udaberrian ikusi zuen argia, Elkar disketxearen zigilupean. Ahots eder bat, letra onak, mezu unibertsalak eta emozionalak, pertsonaren barrua arakatzen duten kantuak, musikari handiak eta melodia onak dira lan interesgarri honen giltzarriak. Pop-rock, country eta blues leuneko hamaika kantuk osatzen dute.
Diska honetako kantuekin Elkar Estudioa Sesioak-en zuzeneko emanaldia grabatu zuten 2015ko maiatzean eta Hamaika Telebistan emititu zen 2015eko urrian. Bertan Manu Gestidok ordezkatu zuen Maria Soriazu baxuan. Spotify eta Youtube bezelako plataformetan ikus eta entzun daiteke osorik, eta, era berean, saio hortan eskainitako Norabide gabe abestia Elkar-ek kaleratu duen Elkar Estudioa Sesioak Vol. II (Zuzenean) bilduman ere aurki daiteke.
2015eko udaratik aurrera, esperientzia handiko taldekide berriekin zuzeneko indartsua eskaintzen eta bigarren diskoa prestatzen ari da. Honakoak dira taldekideak gaur egun:
– David Etura (bateria eta ahotsak): Izotz, Bide Batez…
– Matthieu Haramboure (baxua): King Mafrundi, Briganthta, Niko Etxart, Xabi San Sebastian, Gu Gira, Triki ta Ke…
– Pello Gorrotxategi (teklatua): Esne Beltza, Izotz, Karidadeko Bentak…
– Gorka Urra (gitarra, ahotsak): Egan, Izotz, Nahmek, Pikutara…
– Beñat Igerabide (gitarra eta ahotsak).
ES
Tras formar parte de distintos grupos guipuzcoanos, Beñat Igerabide (Aduna, Gipuzkoa) dio inicio a su carrera en solitario. En 2009 realizó estudios de sonido en Musicians Institute (Hollywood, California, EEUU), y tras volver, pasó varios años trabajando en su proyecto, componiendo con mimo nuevas canciones, e incluso abriendo su propio estudio de grabación, Sonola Studio, en su localidad natal. Después de juntar un buen puñado de canciones, formó la banda con la que actuaría en directo y grabaría su primer disco: Beñat Igerabide (voz y guitarra), Gus González (batería), Maria Soriazu (bajo) y Gorka Urra (guitarra).
En 2013, consiguió llegar a la final del concurso de maquetas de Euskadi Gaztea con una maqueta de tres canciones que preparó para la ocasión. Un año después se grabó en Sonola Studio el primer disco de Beñat, Orbainak, producido por Urra e Igerabide y editado en la primavera de 2014 por el sello discográfico de Elkar. Una bella voz, introspectivas y emotivas letras, virtuosos músicos y elegantes melodías son las claves de este interesante trabajo, formado de once canciones que beben del pop-rock, country y el blues.
En mayo de 2015, con Manu Gestido sustituyendo en el bajo a Maria Soriazu, grabó una actuación en directo para Elkar Estudioa Sesioak, que el canal Hamaika Telebista emitió en octubre de ese mismo año y que está disponible íntegramente en portales como Youtube o Spotify. Asimismo, una de las canciones que se grabaron en aquella actuación, Norabide gabe, formó parte del álbum Elkar Estudioa Sesioak Vol. II (Zuzenean).
Desde verano de 2015 está ofreciendo un poderoso directo junto a nuevos y experimentados músicos, mientras prepara su segundo disco. Ésta es la formación actual:
– David Etura (batería y coros): Izotz, Bide Batez…
– Matthieu Haramboure (bajo): King Mafrundi, Briganthta, Niko Etxart, Xabi San Sebastian, Gu Gira, Triki ta Ke.
– Pello Gorrotxategi (teclados): Esne Beltza, Izotz, Karidadeko Bentak…
– Gorka Urra (guitarra, coros): Egan, Izotz, Nahmek, Pikutara…
– Beñat Igerabide (voz y guitarra).