Erdi hutsik utzi zenuen

edalontzi urdin hartan,

ez ezpain hondarrik,

ez zure arrastorik.

 

Beharbada, guztia,

nire irudimenak

asmatu nahi ez zuen

igarkizuna zen.

 

Hain zen agerikoa…

 

Aireak eman zizun lekukoa,

bat-batean desagertzeko adorea.

Aireak eman zizun lekukoa,

iragana ezabatzeko boterea.

 

Piztu gabeko kandelek ez lukete

zure ausentzia eta janari hotza

besterik argituko.

 

Hain zen agerikoa…

 

Aireak eman zizun lekukoa,

bat-batean desagertzeko adorea.

Aireak eman zizun lekukoa,

iragana ezabatzeko boterea.