Denboran ondutako

ikasgaiez beteta,

apain-apain darama

helduen mozorroa.

 

Gauean, biluzten denean,

egia azalean.

 

Ez duzu galdu behartu gabeko irria,

begi-ninien egia,

eskuekin mintzatzeko trebezia…

 

Dardararik egin gabe

birrasmatzen zinela

esan zenidan, baina…

mozorro truke hutsa!

 

Gauean, biluzten denean,

egia azalean.

 

Ez duzu galdu behartu gabeko irria,

begi-ninien egia,

eskuekin mintzatzeko trebezia…

 

Urte latzek eraikiarazi dizuten

sentimendu harresiak

ez dezala mugatu zure argia.