Zalantza ohitura bihurtu da

bidegurutzez betetako

bidaia honetan.

Galdu nauen labirintoa

nin neuk eraiki nuen.

Neurriz kanpoko garrantzia

orainaren plazer hutsal,

antzu eta laburrei.

Zuhurtasuna saldu nuen merke,

bi algararen truke.

Norabide gabe,

uste sendoen beharra dut sumatzen,

ilusioa herdoilak jaten

ikusi baino lehen.

 

Norabide gabe

oreka galtzen ari naiz etengabe.

Oinkada irmo bat hobe,

motelagoa bada ere.