Argazki bilduma hutsa,

mugikor bat hor, mutua.

Dei berri bat da zure esperantza;

besteren menpeko zara.

 

Itxaropenaren leihoa

zabaldu arren alboan…

 

Gaur ere bakardadea zain, atean duzuna,

hutsik egiten ez dizun laguna.

 

Gaur-gaurko asmakizuna,

erortzean eutsiko ez dizun Sarea,

guztia gertu duzula sinesteko

orotatik urrun zarenean.